Migrazio krisia
Txalupa batean zihoazen 74 migratzaile hil dira Libiako kostan
agentziak | erredakzioa
Libiako kostazainek 31 gorpu atera dituzte, eta arrantzontzi batek portura eraman ditu bizirik aurkitu dituztenak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gutxienez 74 migratzaile hil dira gaur txalupa hondoratu zaienean, Mediterraneoan, Libiako Khoms hiritik ihesi Europara bidean zihoazela, Nazioarteko Migrazio Erakundeak jakitera eman duenez.
Libiako mafiek itsasoratutako ontzian 120 pertsona zihoazen, tartean hainbat adingabe.
Libiako kostazainek 31 gorpu atera dituzte, eta Khomseko hondartza batean utzi. Bizirik aurkitu dituztenak, berriz, arrantzontzi batek erreskatatu eta eraman ditu portura, Erakundeak azaldu duenez.