Heriotza
Hiru dolu egun Argentinan, Maradonaren heriotzagatik
agentziak | erredakzioa
"Diegorekin munduko boteretsuenak ginela sentitzen genuen. Galera ikaragarria da", adierazi du Alberto Fernandez presidenteak.
Alberto Fernandez Argentinako presidenteak hiru dolu egun ezarri ditu Diego Armando Maradonaren heriotza dela eta. Gaur hil da futbolari ohia, 60 urte zituela.
"Diego Armando Maradonaren heriotza dela eta, Nazioko presidenteak hiru dolu egun nazional ezarri ditu”, adierazi du Argentinako Presidentetzak agiri batean.
Gero, Estatu buruak berak eman dizkio eskerrak Maradonari, Twitter bidez, argentinarrei eman zien "zoriontasunagatik".
"Goraino eraman gintuzun. Izugarri zoriontsu egin gintuzun. Guztien artean handiena izan zinen. Eskerrik asko existitzeagatik, Diego. Bizitza osoan sumatuko dugu zure falta", idatzi du Alberto Fernandezek.
"Diegorekin munduko boteretsuenak ginela sentitzen genuen. Galera ikaragarria da", gaineratu du Argentinako presidenteak.
Nos llevaste a lo más alto del mundo. Nos hiciste inmensamente felices. Fuiste el más grande de todos.
— Alberto Fernández (@alferdez) November 25, 2020
Gracias por haber existido, Diego. Te vamos a extrañar toda la vida. pic.twitter.com/pAf38sRlGC