Venezuela
Madurok esan du Presidentetza utziko duela hauteskundeak oposizioak irabaziz gero
Agentziak | Erredakzioa
Jorge Arreaza Venezuelako Atzerri ministroak hauteslekuetara joateko gonbidapena egin die atzerriko enbaxadoreei hauteskundeen gardentasuna berresteko.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Igandean Parlamenturako hauteskundeak oposizioak irabazten baditu, kargua utziko duela esan du Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak astearte honetan.
“Venezuelako herriaren esku uzten dut nire patua. Oposizioak irabazten badu berriro Asanblea Nazionalean, Presidentetza utziko dut, ez naiz gehiago hemen geldituko”, iragarri du Madurok Caracasko antzoki batean egindako ekitaldi batean.
“Oposizioak guk baino boto gehiago lortu, eta igandeko hauteskundeak irabazten baditu, emaitza onartu eta beste bide bat hartuko dugu”, adierazi du Venezuelako presidenteak, eta oposizioaren “erronka” onartu du, hauteskundeak “plebiszitutzat” hartu baititu.
“Igandekoa plebiszitua izango dela diote. Hortaz, gogoeta egin dut, ulertzea nahi dut, gudari bat naiz, ez dut inoiz amore eman eta ez dut inoiz egingo, eta horregatik guztiagatik oposizioari esaten diot erronka onartzen dudala”, azaldu du.
Ildo beretik, igande honetan botoa ematera joateko eskatu die Maduro presidenteak herritarrei, chavismoaren alderdi eta gizarte eragileekin egin duen eta Venezuelako telebista publikotik emititu den bileran; izan ere, horren esanetan, hori egin ezean, beste batzuek erabakiko dute euren partez.
Mendebaldearen aurrean, gardentausna
Jorge Arreaza Venezuelako Atzerri ministroak igandean hauteslekuetara joateko gonbidapena egin zien herrialdean dauden atzerriko enbaxadoreei, “mendebaldeko komunikabideetan ikusten ez den Venezuelako herritarren errealitatea ikusi ahal izateko”.
“Gure enbaxadore maitagarriak paseatuko ahal dira igandean, mendebaldeko komunikabideetan ikusten ez den Venezuelako herritarren errealitatea ikusteko”, esan du Arreazak Hauteskude Batzorde Nazionalaren bilera batean.