Itxi

KORONABIRUSA

Rudy Giuliani Trumpen abokatuak positibo eman du covid-19an

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Trumpen inguruko dozenaka aholkulari eta kide kutxatu dira covid-19az pandemia hasi zenetik, eta presidentea bera eta Melania Trump haren emazteak ere izan zuten covid-19a urri hasieran.

Rudy Giuliani, Donald Trumpen abokatua. EiTBren bideo batetik ateratako irudia.

Rudy Giulianik, Donald Trump AEBko presidentearen abokatuak eta azaroaren 3ko hauteskundeen emaitza iraultzeko estrategia judizialean duen aholkulari nagusiak, positibo eman du koronabirusa atzemateko proban, agintariak igande honetan iragarri duenez, eta susperraldi azkarra opa dio.

"Rudy Giulianik, New Yorkeko historiako alkaterik handienak eta AEBen historiako hauteskunde ustelenen (urrundik!) aurrean gelditu gabe lanean ibili denak, positibo eman du. Laster sendatu Rudy, aurrera jarraituko dugu!! ", idatzi du Trumpek Twitterren.

Bere semeak ere, Andrew Giulianik, azaroaren 20an Twitterren jakinarazi zuen koronabirusa zuela, baina sintoma arinak baino ez zituela eta "protokolo egokiak" betetzen ari zela ziurtatu zuen.

Egun horretan bertan, Donald Trump Jr. AEBetako presidentearen seme nagusiak positibo eman zuen covid-19a atzematek proban. Aurretik, seme gazteenari ere, Barroni (14 urte), atzeman zioten koronabirusa.

Trumpen inguruko dozenaka aholkulari eta kide covid-19az kutxatu dira, eta presidentea bera eta Melania Trump haren emazteak ere izan zuten urri hasieran.

Pandemia hasi zenetik zenbaitetan gutxietxi izan du Trumpek gaixotasuna, bere esanetan, herritarren artean izua ez pizteko, eta maskara jendaurrean erabiltzeari uko egin zion hainbat hilabetez.

AEBn jasan dituzte pandemiaren ondorio larrienak, 14,7 milioi kasu baino gehiago eta 281.000tik gora hildako eragin baititu koronabirusak, Johns Hopkins Unibertsitatearen datuen arabera.

Albisteak (2)