Itxi

Venezuelako hauteskundeak

Hauteskundeetako emaitzek ez dute venezuelarren nahia erakutsi, EBren arabera

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Josep Borrellen iritziz, Venezuelako bozak ez dira "askeak eta gardenak" izan, ez dituztelako gutxieneko oinarri demokratikoak bete.

Josep Borrell EBko Atzerri Politikarako goi ordezkaria. Argazkia: EFE

Europar Batasunaren ustez, Venezuelan igandean egindako hauteskundeek ez dituzte nazioarteko gutxieneko oinarri demokratikoak bete, eta, beraz, emaitzek ez dute venezuelarren nahia adierazi, Josep Borrell EBko Atzerri Politikarako goi ordezkariak astelehen honetan ziurtatu duenez.

Atzerri Politikako Kontseilua bukatutakoan eman duen prentsaurrekoan, Borrellek berretsi du hauteskundeetan gardentasun falta egon dela, eta bozak ez direla askeak izan. "Gainera, ez dute lortu venezuelarrak mobilizatzea", adierazi du.

Zentzu horretan, Arancha Gonzalez Laya Europar Batasuneko Atzerri Politikako ministroak azaldu du Europak ezin duela Nicolas Maduro presidentea babesten duen koalizio chavistari garaipena eman dion prozesua "aintzat hartu".

"Hauteskunde hauetan venezuelarrek beren ikuspuntua demokratikoki adierazteko aukera izan behar zuten, prozesu demokratiko, aske eta garden baten bitartez, baina tamalez ez da horrelakorik gertatu", erantsi du Gonzalez Layak Bruselan egindako agerraldian.

Albisteak (4)