Kapitolioa hartzeko saiakera
Munduak Washingtongo indarkeria gaitzetsi eta demokrazia aldarrikatu du
E.G. | EITB MEDIA
Arbuioa aho batekoa eta berehalakoa izan da. Munduko buruzagi eta erakunde nagusiek harridura eta sumindura azaldu dute Trumpen jarraitzaileen jarreraren aurrean.
Mundua harri eta zur geratu da AEBetik etorritako irudiekin, Trumpen jarraitzaileek Kapitolioa hartzeko saiakera egin ostean. Harridura gaindituta, sumina eta kritika zabaldu dira, eta agintariek eta erakundeek bat egin dute lau hildako eta triskantza utzi dituen gertakariak salatzeko orduan.
Etxetik hasita, Iñigo Urkullu lehendakariak Twitter sare soziala erabili du bere iritzia plazaratzeko. Lehendakariaren aburuz, "demokrazia aurreratu bat ez dagokio Washingtonen bizitzen ari diren indarkeria egoera jasatea". Dena dela, itxaropena du "botere aldaketa ezarritako erakunde bideetatik egitea eta Ameriketako Estatu Batuetan etapa berri bat irekitzea".
¿ Demokrazia aurreratu bati ez dagokio Washingtonen bizitzen ari den indarkeria egoera jasatea. Espero dut botere aldaketa ezarritako erakunde bideetatik egitea eta Ameriketako Estatu Batuetan etapa berri bat irekitzea
— Iñigo Urkullu (@iurkullu) January 6, 2021
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidentea baikorrago azaldu da esanez "AEBko demokraziak saiakera autoritario hau gaindituko" duela. Izan ere, uste du Bidenek eta Harrisek gidatutako administrazio berria "aukera positiboa" dela "ez bakarrik AEBrentzat baizik eta Espainiarentzat eta Europarentzat".
No tengo dudas que la democracia americana superará este intento autoritario.
— María Chivite / ¿¿ (@mavichina) January 6, 2021
La próxima administración Biden-Harris es una oportunidad en positivo no solo para EEUU sino también para España y Europa.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak "kezkaz" jarraitu ditu Washingtonen gertatutakoak baina konfiantza agertu du "AEBko demokraziaren indarrean".
Halaber, Joe Bidenen Presidentetza berriari esker AEBk "sumin aro hau gaindituko duela herritarrak batuz".
Sigo con preocupación las noticias que llegan desde el Capitolio en Washington. Confío en la fortaleza de la democracia de EE.UU.
— Pedro Sánchez (@sanchezcastejon) January 6, 2021
La nueva presidencia de @JoeBiden superará la etapa de crispación, uniendo al pueblo estadounidense.
Gogorrago mintzatu da Pablo Iglesias Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Unidas Podemosen buruzagia. AEBn gertatutakoa "ultraeskuinaren modus operandi-a" dela iritzi baitio: "Gezurra arma politiko moduan erabiltzea eta ados ez daudenean tresna instituzionalak subertsio saiakeratzat hartzea". Hori horrela, "demokrazia eta antifaxismoa" aldarrikatu ditu "indarkeriaren eta gezurren aurrean".
Lo que estamos viendo en EEUU es el modus operandi de la ultraderecha: la mentira descarada como arma política y el intento de subversión de los mecanismos institucionales cuando no le son favorables. Frente a su violencia y sus mentiras allí y aquí: democracia y antifascismo ¿
— Pablo Iglesias ¿ (@PabloIglesias) January 6, 2021
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak bideoa eskegi du Twitterren Washingtongo indarkeriazko gertakariak deitoratuz. Macronen esanetan, "konfiantza dut AEBko demokraziaren indarrean". Hala, "AEBri dion laguntasuna eta fedea" berretsi ditu "Washingtonen gertatutakoa amerikarra" ez dela azpimarratuz.
We believe in democracy.#WeAreOne pic.twitter.com/dj3hs66KKn
— Emmanuel Macron (@EmmanuelMacron) January 7, 2021
Europaren eta erakunde nagusien erreakzioa
Europaren bihotzetik, Ursula von der Leyen Europar Batzordeko presidenteak uste osoa du "AEBko erakundeengan eta demokraziarengan" eta esan du espero duela Bidenekin lan egiteko aukera izango duela hura presidente dela.
I believe in the strength of US institutions and democracy. Peaceful transition of power is at the core. @JoeBiden won the election.
— Ursula von der Leyen (@vonderleyen) January 6, 2021
I look forward to working with him as the next President of the USA. https://t.co/2G1sUeRH4U
Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroak ere, Trumpen aliatuetako batek, kritikatu du Kapitolioan gertatutakoa. Jazotakoa "lotsagarria" dela iritzi dio eta botere aldaketa "baketsu eta ordenatua" eskatu du.
Gainerakoan, harridura da gehien hedatu den sentimendua Europako agintarien artean. Giuseppe Conte Italiako lehen ministroak, esaterako, adierazi du Kapitolioa hartzeko saiakera "demokraziarentzat lotsagarrikeri" bat izan dela eta "askatasunari eraso egiten jarraitzeari uzteko" eskatu du.
Antonio Guterres Nazio Batuen idazkari nagusia "triste" azaldu da AEBn jazotakoekin eta buruzagi politikoei indarkeria ez sustatzeko eskatu die. Gogorarazi duenez, "garrantzitsua da buruzagi politikoek indarkeriaz aldetzeko mezuak zabaltzea, prozesu demokratikoak eta zuzenbide estatua errespetatzea".
Bestalde, Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak "harrigarritzat" jo ditu Kapitolioko irudiak eta "hautu demokratikoaren emaitza errespetatu" behar dela azpimarratu du.
Shocking scenes in Washington, D.C. The outcome of this democratic election must be respected.
— Jens Stoltenberg (@jensstoltenberg) January 6, 2021
Ozeanoaren bestaldetik, Justin Trudeau Kanadako lehen ministroak esan du "oso kezkatuta eta triste" daudela ondoko herrialdean gertatutakoekin. "AEB gure aliatu gertukoena da. Hau bere demokraziari egindako erasoa da. Indarkeriak ez du inoiz herritarren borondatea zapalduko", erantsi du.
Espero bezala, Venezuelak estu hartu du AEBn gertatutakoa. Nicolas Maduroren gobernuak kezkaz hartu ditu istiluak baina uste du "AEBk beste herrialde batzuetan bere politika erasokorrek eragindakoa sufritzen" ari dela, eta "AEBko sistema politiko eta sozialak duen krisi sakonaren erakusle" baino ez dela erantsi du.
Gaitzespena AEBn ere
Ameriketako Estatu Batuetan ere kritika zabaldu da, eta hitz gogorrak izan dituzte presiente ohiek, kongresistek eta bestelako buruzagi politikoek, izan demokrata zein errepublikano. Batzuek, gainera, Trump politikoki epaitzea eskatu dute.
"Historiak ondo gogoratuko du jarduneko presidenteak bultzatutako indarkeria hau. Trumpek inongo argudiorik gabe eutsi dio hauteskundeen iruzurrari, eta gure nazioa lotsarazi eta iraindu du", adierazi du Barack Obamak.
Here’s my statement on today’s violence at the Capitol. pic.twitter.com/jLCKo2D1Ya
— Barack Obama (@BarackObama) January 7, 2021
Errepublikanoen artean ere izan da kritikarik. Gogorren agian George W. Bush mintzatu da: "Atsekabetuta nago buruzagi politiko batzuen jarrerarekin eta gure erakundeei, ohiturei eta legeari erakutsitako errespetu faltagatik. Nazkagarria eta lazgarria da".