AMERIKETAKO ESTATU BATUAK
Kuba terrorismoa babesten duten herrialdeen zerrendan sartu du berriro AEBk
O.A. | EITB MEDIA
1962tik 2005era, Barack Obamak bi herrialdeen arteko harremanei hasiera eman zien arte, zerrenda horretako parte izan zen Kuba.
Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Gobernuak Kuba terrorismoa babesten duten herrialdeen zerrendan sartzea erabaki du. Gauzak horrela, Donald Trumpek atzera egin du 2015ean Barack Obamak hartutako erabakian.
Siria, Iran eta Ipar Korea ere ageri dira Ameriketako Estatu Batuen zerrenda beltzean. Oraingoan, baina, AEBko Gobernuak zigor berriak ezarri eta laguntzak murriztu dizkio Kubari, eta ezingo dio defentsarako materialik saldu.
Bruno Rodriguez Kubako Atzerri ministroak erabakia gaitzetsi du,"hipokrita eta zinikoa" dela iritzita.
Horrela, ezaguna zaion zerrenda horretara itzuliko da Kuba. 1962tik 2005era arte izan zen zerrenda horretako kide, Barack Obamak bi herrialdeen arteko harremanetan aro berri bat zabaldu zuen arte.
Donald Trumpek, ordea, murrizketak gogortu eta zigor berriak ezarri dizkio Kubari orain.