AEB
Trump bigarrenez epaitzea adostu dute, "indarkeria bultzatzeagatik"
L.Z. | EiTB MEDIA
Asteazken honetan egin duten bozketan 231 izan dira Trump epaitzearen aldeko botoak, eta 197 kontrakoak. Hamar ordekari errepublikanok alde bozkatu dute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
AEBko Ordezkarien Ganberak asteazken honetan adostu du Donald Trump jarduneko presidentearen aurkako epaiketa politiko berri bat abiatzea. Kasu honetan, "indarkeria bultzatzeagatik" epaituko dute, Kapitolioan izandako erasoaren harira.
Hartara, AEBren historian bi epaiketa politiko izan dituen presidente bakarra da Trump.
Asteazken honetan egin duten bozketan 231 izan dira Trump epaitzearen aldeko botoak, eta 197 kontrakoak. Hamar ordekari errepublikanok alde bozkatu dute.
"Jakin badakigu AEBko jarduneko presidenteak gure herriaren aurkako matxinada bultzatu zuela. Alde egin behar du. Arriskutsua da guztiok maite dugun nazio honentzat", esan du Nancy Pelosi Behe Ganberako presidenteak, bozketa hasi aurreko eztabaida saioan.
AEBn aurrekaririk gabeko tentsio politikoa nagusitu da azkenaldian, iragan astean Trumpen jarraitzaileek Kapitolioa indarrez hartu zutenetik. Bost pertsona hil ziren erasoan.
Trumpen esanetan, "barregarria" da epaiketa politikoa abiatzea.
Datorren urtarrilaren 20an botere aldaketa egingo dute Donald Trumpek eta Joe Biden presidente hautatuak.