Koronabirusa
45 urtetik gorakoen txertaketa hasiko da igandean Israelen
EITB Media | Agentziak
Dagoeneko, 2 milioi pertsonatik gora txertatuta daude Israelen. Arabiar Emirerri Batuak eta Bahrein dira txertaketa kanpaina aurreratuen duten hurrengo herrialdeak munduan.
45 urtetik gorakoen txertaketa hasiko dute bihar, igandea, Israelen, behin 65 urtetik gorakoei, arrisku taldekoei eta osasun langileei txertoa jarrita.
Ostiralean 2 milioi txertatuen langa igarotzea lortu zuten. Israelek 9,5 biztanle ditu, eta % 25ek jaso du txertoa. Alde handiarekin, mundu osoko txertaketa tasa handiena du. Ondoren datoz Arabiar Emirerri Batuak (% 17), Bahrein (% 6), Erresuma Batua (% 5,4) eta Ameriketako Estatu Batuak (% 3,7).
Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuren helburua egunero 170.000 dosi jartzea da, martxo bukaeran 5,2 milioi biztanle egoteko txertatuta.
Hala eta guztiz ere, txertaketa kanpainaren hasiera kutsatzeen gorakadarekin batera gertatu da. Azkenaldian 9.000tik gora positibo izan dira egunero. Heriotzen eta paziente larrien kopuruak ere gora egin du.
Larunbatean Osasun Ministerioak zabaldutako informazioaren arabera, azken egunean 6.815 kutsatze berri eta 33 heriotza izan dira, eta guztira 541.86 kasu eta 3.943 heriotza izan dira pandemia hasi zenetik.