KORONABIRUSA
Portugalen eta Espainiaren arteko mugak itxi dituzte, bi astez
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Portugalgo Gobernuak koronabirusaren hedapena geldiarazi nahi du. Pandemia hasi zenetik, inoizko positibo eta hildako gehien zenbatu dituzte egun bakarrean: 16.432 eta 303, hurrenez hurren.
Portugalgo Gobernuak Espainiarekin dituen mugak itxi ditu gauerdian, eta horrela egongo dira datozen bi asteetan, gutxienez. Gobernuak koronabirusaren hedapena geldiarazi nahi du.
Gainera, portugaldarrek ezingo dute atzerrira irten, herrialdea edozein dela ere.
Antonio Costa Portugalgo lehen ministroak asteazken gauean telebistan eskainitako elkarrizketa batean onartu zuen kutsatzeak modu "esponentzialean" igo direla eta eta hildakoen kopurua ere "dramatikoa" dela.
Pandemia hasi zenetik, inoizko positibo eta hildako gehien atzeman dituzte ostegunean: 16.432 positibo eta 303 hildako zenbatu dituzte egun bakarrean.