Koronabirusa
Sendagaien Europako Agentzia CureVacen txertoa denbora errealean aztertzen hasi da
E. G. | EITB MEDIA
Alemaniako laborategiaren seruma ez ezik, Janssenena (Johnson & Johnson) ere aztertzen ari da agentzia.
Sendagaien Europako Agentzia gaur hasi da covid-19aren kontra CureVac Alemaniako laborategiak garatutako txertoa denbora errealean aztertzen. Prozesua burututa, botika hori erabiltzeko lizentzia eman lezake Europar Batasunak. Alemaniako laborategiaren seruma ez ezik, Janssenena (Johnson & Johnson farmazia konpainiarena) ere aztertzen ari da agentzia.
Europako arautzailearen arabera, "unean uneko azterketa" abiatzeko erabakia giza sendagaien batzordeak hartu zuen ikusita txertoak SARS-CoV-2ren kontrako antigorputzak garatzen zituela, eta hala frogatzen zutela laborategiko lehendabiziko ikerketek eta entsegu klinikoek.
CureVacen txertoa ez ezik, Janssenena ere aztertzen ari da Agentzia. Aurretik Pfizer/BioNTech, Moderna eta AstraZeneca laborategien gertakinak baimendu ditu.
Hain justu, Euskadiko bi zentro CureVacen entsegu klinikoan parte hartzen ari dira.