Itxi

Myanmar

Myanmarko Poliziak kargu berriak aurkeztu ditu Aung San Suu Kyi liderraren aurka

EITB MEDIA

Poliziak asteartean aurkeztutako salaketa berriei egin beharko die aurre egun etxean giltzapetuta dagoen liderrak.

Aung San Suu Kyi. Argazkia: BBC

Myanmarko Poliziak salaketa berriak jarri ditu Aung San Suu Kyi Bakearen Nobel saridunaren aurka, militarrek otsailaren 1ean Myanmarren estatu-kolpea eman zutenean kargutik kendu eta etxean giltzapetu ondoren.

Bi egun geroago, otsailaren 3an, gailu telefoniko bat legez kanpo inportatzea leporatu zioten, eta, haren abokatuak (Khin Maung Zaw) esan duenez, orain natur hondamendien legearekin lotutako delitu bat ere leporatu diote.

Aurreikuspenen arabera, otsailaren 17an deklaratu behar zuen epailearen aurrean.

Albisteak (1)