Itxi

eskozia

Salmondek alderdi politikoa sortu du Eskoziako hauteskundeetara aurkezteko

eitb media

Leer en Castellano

Eskoziako Parlamentuan gehiengo independentista eratzeko asmoz jaio da.

Alex Salmond. Artxiboko irudia: EFE

Alex Salmond Eskoziako ministro ohiak alderdi independentista baten sorrera iragarri du, maiatzaren 6an egitekoak diren Eskoziako Parlamentuko hauteskundeetara aurkezteko.

Indar politiko berriak Alba Party izena du, eta Legebiltzarrean "gehiengo independentista eratzea" du helburu. Salmondek Eskoziako Alderdi Nazionala (SNP) utzi zuen, Nicola Sturgeon alderdiko ministro nagusiarekin barne-borrokan ibili ostean.

Alba alderdi berriak eskualdeetako zerrendetan gal daitezkeen "milioi bat boto inguru" jasotzeko asmoa dauka, Salmonden hitzetan. "SNPri laguntzeko alderdia" dela adierazi du, eta ez duela helburu haien aurka egitea.

Salmondek eta Sturgeonek barne-borrokari eutsi diote bi langilek Salmond sexu-jazarpenengatik salatu zutenetik. Errugabetzat jo zuten, eta bere ondorengoari eskandalua politikoki baliatu izana leporatu zion orduan Salmondek.

Sturgeon, gainera, Ministerioaren Kodea urratzea egotzita epaitu eta kargugabetu zuten, ikerketa baten ondorioz. Dimititu ordez, batzorde parlamentario batek Salmonden aurkako salaketetan "gezurra" esan izana egotzi zion.

Alex Salmond ministro ohiak onartu egin ditu aste hasieran zabaldutako ikerketen ondorio guztiak, eta kanpaina "garbi eta baketsua" iragarri du. Balizko independentzia-erreferendum bati begira, "positiboki" lan egingo duela esan du, "Eskoziak Gobernuarekin negoziatzeko behar duen zilegitasuna" lortzeko.