Itxi

KORONABIRUSA

Israelen aire librean ez da maskara nahitaez erabili behar dagoeneko

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Txertaketa kanpaina azkarraren eta kutsatze tasa baxuaren ondorioz, israeldarrak ez dira aire zabalean maskara erabiltzera behartuta. Toki itxietan, berriz, nahitaez erabili behar dute oraindik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Dagoeneko israeldarrek ez dute maskara erabili behar aire librean. Horrela, txertaketa-kanpainaren ostean herrialdea ia erabat irekitzeko planarekin jarraitzen dute; izan ere, txertaketak neurri handi batean murriztu egin ditu covid-19aren kasuak.

Aste batzuetako eztabaidaren ostean, Yuli Edelstein Osasun ministroak jarraibideak eman zituen aire librean maskara erabiltzeko agindua jasotzen duen araua indargabetzeko.

Adituen arabera, Israelen kutsatze tasa baxua dela eta, eremu irekietan birusarekin kutsatzeko arriskua oso mugatua da.

Hala ere, maskara erabiltzea derrigorrezkoa da barnealdeetan, izan ere, leku itxietan infekzioa izateko arriskua handiagoa da.

Israel nolabaiteko normaltasunera eta errutinara itzuli da, pandemiaren aurreko egoeraren antzera. Txertaketa-kanpaina azkarrak infekzioak gutxitu zituen eta deseskalatze mailakatua eragin zuen.

Gaur egun, Israelek egunean 200 kutsatze berri erregistratzen ditu, egoera larrian dauden ospitaleratuak 200 baino apur bat gehiago dira, eta gaixoak 3.000 baino gutxiago (duela hilabete batzuk milaka eta milaka ziren gaixoak).

Israelek 9 milioi biztanle ditu, eta horietako 5,3 milioi baino gehiago dira gutxienez txertoaren dosi bat jaso dutenak, eta israeldarren % 53k bi dosiak jaso dituzte.

Bideoak (3)