Itxi

INDONESIA

Urpeko ontzi bat desagertu da Indonesian, 53 pertsonarekin

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Leer en Castellano

Asteazkenean Bali iparraldeko uretan desagertu zen ontzia oxigenorik gabe geldituko da larunbat goizaldean.

Indonesian asteazkenetik falta den urpekariaren bila ari dira. Argazkia: EFE

Indonesian erlojuaren aurka ari dira lanean asteazkenetik falta den urpeko ontzia aurkitzeko. Itsas armadako ontzian 53 pertsona daude eta 24 ordu baino lehen, larunbat goizaldean, oxigenorik gabe geldituko dira.

Itsas armadak KRI Nanggala-402 itsaspeko ontziarekin kontaktua galdu zuen Bali uhartearem iparraldeko uretan, maniobra militarrak egiten ari zirela.

Bilaketa eta erreskate operatiboan 21 itsasontzi parte hartzen ari dira. Itsas armadako helikopteroaren laguntzaz, Bali uhartearen iparraldeko itsas eremua arakatzen ari dira.

Australia, Ameriketako Estatu Batuak, Malaysia eta Singapur bilaketa lanetara batu dira azken orduetan, eta euren itsasontziak bidali dituzte ingurura.

Yudo Margono itsas armadako urpeko ontziak bezperan iragarri zuenez, itsaspekoak 72 ordu irauteko oxigenoa du, beraz, gutxi gorabehera larunbat goizaldean oxigenorik gabe geldituko da.

Indonesiako armadak zabaldutako informazioaren arabera, asteazken goizaldean izan zuten azken kontaktua ontziarekin. 

Maniobra militar horietan parte hartzen ari ziren gainerako ontziak berehala hasi ziren itsaspeko ontziaren bila. Lau ordu geroago, erregai ihesa izan zitekeena antzeman zuten desagertzea gertatu zen inguru horretan bertan.