Itxi

KOLONBIA

Kolonbian ia 40 pertsona hil dituztela salatu dute, zortzi eguneko protesten ondotik

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Leer en Castellano

Giza eskubideen aldeko gobernuz kanpoko erakundeen arabera, 30etik gora dira hildakoak. Herritarrak Gobernuaren kontra eta poliziaren indarkeriaren aurka atera dira kalera.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Tentsioak bere horretan dirau Kolonbian, eta protestek ez dute etenik. Apirilaren 28tik, gutxienez 19 pertsona hil dira Herriaren Defentsarako Erakundearen zenbaketaren arabera. Temblores erakundeak, ostera, 31ra igo du hildakoen kopurua, eta gutxienez 89 pertsona desagertuta daudela gaineratu du. Kolonbiako Gobernuak, bere aldetik, dirua eskaini du ekintza "bandalikoen" inguruko informazioaren truke.

Beste egun batez, kolonbiarrak kalera atera dira Ivan Duqueren Gobernuaren kontra eta poliziaren indarkeria salatzeko. Nazioarteko komunitateak eta giza eskubideen aldeko erakundeek gogor kritikatu dute Kolonbiako segurtasun indarren jarduna.

Temblores gobernuz kanpoko erakundearen arabera, 37 "homizidio" izan dira zortzi eguneko protestetan. Halaber, segurtasun indarren aldetik 1.708 indarkeria kasu salatu ditu, tartean, suzko armaz egindako 110 tiro eta hamar sexu indarkeria salaketa.

Garapenerako eta Bakerako Ikerketa Institutuak (Indepaz) ohartarazi duenez, Cauca Haraneko departamenduan bizi dute egoera kezkagarriena. Erakunde horren esanetan, maiatzaren 3ra arte izandako 31 hildakoetatik 25 eskualde horretan izan dira.

Herriaren Defentsarako Erakundearen zenbaketaren arabera, berriz, gutxienez 24 pertsona hil dira. Gutxienez, bost hilketa ESMAD istiluen aurkako poliziari egozten dizkiote eta beste sei, berriz, ohiko polizia agenteei. 

Ivan Duque Kolonbiako presidenteak asteazken honetan iragarri duenez, dirusaria eskainiko du ekintza "bandalikoen" inguruan informazioa ematearen truke.

Albisteak (4)

Bideoak (1)