AFRIKA
Burkina Fasok ustezko 8 terrorista hil ditu, Beriain eta Fraileren hilketekin lotuta
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Bi kazetariak eta Rory Young irlandarra hil zituzten inguru berean hil dituztela jakinarazi dute Burkina Fasoko Indar Armatuek, beste xehetasunik eman gabe.
Burkina Fasoko Armadak ustezko zortzi terrorista hil ditu David Beriain eta Roberto Fraile kazetarien eta Rory Young irlandarraren hilketarekin lotura dutelakoan.
Zortziak terroristak zirela eta atentatuan parte hartu zutela jakinarazi dute Burkina Fasoko Indar Armatuek, beste xehetasunik eman gabe, Burkina24 albiste atariak zabaldutako informazioaren arabera.
Erasoa Al Qaedaren Ipar Afrikako taldeak aldarrikatu zuen, baina egiletza ez dago oraindik ofizialki baieztatuta.