KORONABIRUSA
Europar Batasunak ez du berrituko AstraZenecarekin duen kontratua, ekainetik harago
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Sinatutako akordioaren arabera, farmazia konpainiak 120 milioi dosi eman behar zizkion urteko lehen hiruhilekoan. Azkenean, baina, 30 milioi bakarrik banatu dizkio.
Thierry Breton Europako Batzordeko Barne Merkatuko komisarioak igande honetan iragarri duenez, Europar Batasunak ez du ekainetik harago berrituko AstraZeneca farmazia konpainiarekin duen kontratua.
Iragan hilabetean Europako Batzordeak AstraZenecaren kontrako salaketa aurkeztu zuen koronabirusaren aurkako txertoak banatzeko orduan izandako atzerapenengatik.
Europar Batasunak AstraZenecaren 120 milioi dosi jasotzea espero zuen urteko lehen hiruhilekoan, baina 30 milio bakarrik eskuratu ditu.