Itxi

GATAZKA

Gutxienez bost zibil hil dira Hamasek Israelen aurka jaurtitako koheteen ondorioz

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Leer en Castellano

Israelgo Armadak egindako bonbardaketetan, ostera, gutxienez 35 palestinar hil dira.

Hamasek koheteak jaurti ditu Israelen aurka. Argazkia: EFE

Israelen eta Palestinaren arteko erasoek ez dute etenik, eta oso gau luzea izan da. Milizia palestinarrek 130 kohete baino gehiago jaurti dituzte Israelen aurka, eta gutxienez bost zibil hil dira. Azken orduetan jakin ahal izan denez, bi israeldar hil dira, adin txikiko bat tartean. Israelgo Armadak egindako bonbardaketetan, ostera, gutxienez 35 palestinar hil dira

Astelehenetik, mila suziri inguru jaurti dituzte, eta Israelgo Armadak bonbardaketak eginez erantzun du. Israelen erasoen ondorioz, gutxienez 35 palestinar hil dituzte, 12 adin txikiko tartean.

Lod hirian pertsona bi hil ondoren, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak alarma egoera ezarri du hiri horretan.

Gauean sirena hotsak entzun dira Gazako Zerrendarekin mugakide diren Israelgo udalerrietan.

Albisteak (1)