Kargatzen...
Itxi

Koronabirusa

Txertoa hartu duten pertsonak musukorik gabe ibili ahalko dira toki itxietan, AEBn

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Leer en Castellano

Edonola ere, neurri berriak baditu bere salbuespenak eta jende asko pilatzen den eremu itxietan derrigorrezkoa izango da oraindik ere, esaterako, hegazkinetan, autobusetan edo ospitaleetan.

Txertaketa gune bat New Yorken. Argazkia: EFE

Ameriketako Estatu Batuetako Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Zentroak baimena eman du txertoa hartu duten pertsonak eremu itxi gehienetan musukorik gabe ibil daitezen.

Rochelle Walensky zuzendariak azaldu duenez, covid-19aren aurkako txertoen eraginkortasuna egiaztatu ostean hartu dute erabaki hori osasun agintariek.

Gauzak horrela, txertoa jarri dutelako immunizatuta dauden herritarrak musukorik eta segurtasun-tarterik gabe ibili ahalko dira ia eremu guztietan, itxietan nahiz irekietan.  

Alabaina, neurri berriak baditu bere salbuespenak eta jende asko pilatu ohi den toki itxietan aurrerantzean ere derrigorrezkoa izango da musukoa erabiltzea, hala nola hegazkinetan, autobusetan eta ospitaleetan.  

 

 

Albisteak (2)