Itxi

Himalaia

Nepalek covid-19agatik harrapatuta dauden atzerritarrentzako hegaldiak onartu ditu

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

Tartean daude Alex Txikon eta Juanito Oiarzabal mendizaleak. Azken horrek laguntza eskatu zien erakundeei herrialdetik ateratzeko.

Alex Txikon, Nepalen. Argazkia: Alex Txikon

Azkenean baimendu dituzte Nepalen koronabirusagatik maiatzaren 31ra arte ezarri dituzten murrizketa neurriengatik Himalaiako herrialdean harrapatuta geratu diren 7.000 atzerritarrak etxera itzultzeko hegaldiak.

Zenbait euskal herritar daude atzerritarren artean, Alex Txikon eta Juanito Oiarzabal mendizaleak, besteak beste.

"Nepalen dauden enbaxadek eskatuta, ebakuaziorako hainbat hegaldi baimendu ditugu", adierazi du Rajan Pkhrel Abiazio Zibileko Agintaritzaren zuzendariak.

Hegaldiak ostiral honetan hasiko dira. Shree Airlinesek herritar tailandiarrak eramango ditu Bangkokera, eta laguntzarekin itzuliko da.

Gaur gaurkoz, urtarrilaren 1etik maiatzaren 5era Nepalera iritsitako europarren kopurua 1.437koa da.

Herrialde asiarrean nabarmen ugaritu dira koronabirus kasuak azken asteotan, eta murrizketak ezarri eta nazioarteko hegaldiak eten dituzte, maiatzaren 31 arte.

Gaur 8.842 kasu atzeman dituzte, eta guztira 431.191 dira Himalaiako herrialdean pandemia hasi zenetik kutsatutakoak, Osasun Ministerioaren arabera.

Pandemiaren gorakada hori iritsi eta murrizketak ezarri aurretik, inoiz baino mendizale gehiagok eman zuten izena udaberrian Everst igotzeko: 408k, 2019an baino 27 gehiagok.

Albisteak (1)