Itxi

Israel-Palestina

Bidenek su-etena babesten duela jakinarazi dio Netanyahuri

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

Telefonoz deitu dio, eta su-etenaren alde agertu da lehen aldiz, Alderdi Demokratikoko kide batzuek eta zenbait herrialdek eskatu ostean.

Joe Biden AEBko presidentea. Argazkia: Efe

Joe Biden AEBko presidenteak su-etena babestu du Israelen eta Palestinaren arteko indarkeria eteteko, eta horixe jakinarazi dio Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroari telefonoz, Etxe Zuriak ohar baten bidez azaldu duenez.

"Presidenteak su-etena babesten duela adierazi du, eta AEBk, Egiptok eta beste aliatu batzuek helburu horrekin duten konpromisoaz hitz egin du", jakinarazi du Etxe Zuriak.

Telefonoz deitu dio Bidenek Netanyahuri, eta su-etenaren alde agertu da lehen aldiz, Alderdi Demokratiko kide batzuek eta zenbait herrialdek Ekialde Hurbileko krisian jokabide aktiboagoa izateko eskatu ostean.

Albisteak (4)