Istripua
14 pertsona hil dira Italian, teleferiko kabina bat erorita
EiTB Media | Agentziak
Ezbeharra helmugatik 300 metrora gertatu da, Mottaronen, kablea hautsi eta kabina basoan erori denean. Teleferikoak Stresa eta Mottarone estazioak lotzen ditu Piamonte eskualdean.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Teleferiko kabina bat erori da Italiako Piamonte eskualdean. Istripuan 14 pertsona hil eta beste bi zauritu dira, larrialdi zerbitzuek baieztatu dutenez. Teleferikoak Stresa eta Mottarone estazioak lotzen ditu.
Antza denez, kabinari eusten dion kablea apurtu da. Teleferikoaren puntu garaienetariko batean gertatu da ezbeharra. Mendi erreskateko taldeak eta suhiltzaileak zonaldean daude, Italiako hedabideek erantsi dutenez.
9 eta 5 urteko bi adingabe larri eraman dituzte helikopteroan Turineko Margarita Erregina Ospitalera. Ebakuntza egin behar izan diete, haustura eta traumatismo ugari zituztelako. Ordu batzuk geroago, horietako bat hil egin da eta beste oso larri dago, medikuen arabera.
Istripua helmugatik 300 metrora gertatu da, Mottaronen, 1490 metrotan, kablea hautsi eta kabina basoan erori denean.
Teleferikoa 2014an itxi zuten, guztiz berritzeko. 2016an ateak berriro zabaldu zituen. Pandemiaren ondorioz hilabeteak eman ditu itxita. Apirilaren 24an berriz ireki zuten.
Teleferiko ezbeharra Piamonten (Italia). Argazkia: EFE
¿ 13 hildako #ITALIA|n, Piemonte eskualdean funikular bat erori ostean https://t.co/rZo95Z4kBU
— Ane Irazabal (@AneIrazabal) May 23, 2021