ISRAEL-PALESTINA
Israel eta Hamas datorren astean bilduko dira Kairon su-etena sendotze aldera
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Gabi Ashkenazi Israelgo Atzerri ministroa izango da Israelgo ordezkaritzaren buru, eta Ismail Haniyeh Hamaseko buruzagi politikoa.
Israelgo Gobernuaren eta Palestinako mugimendu islamistaren goi mailako ordezkaritzek datorren astean Kairon biltzea onartu dute, duela astebete Egiptoren bitartekaritzarekin adostutako su-etena sendotzeko eta beste zenbait gai jorratzeko, tartean Gazaren berreraikitzea eta atxilotuak trukatzea.
Gabi Ashkenazi Israelgo Atzerri ministroak ordezkatuko du Israelgo Gobernua aurrekaririk gabeko bilera horretan, Galatz Israelgo Armadaren irrati ofizialak ostegun honetan baieztatu duenez.
Beste aldea ordezkatuz, berriz, Ismail Haniyeh Hamaseko buruzagi politikoa joango da Kairora "datozen egunetan", "Gazako Zerrendan Israelekin su-etena egonkortzeari buruz hitz egiteko".