Itxi

KORONABIRUSA

Funtsezkoak ez diren AEBko turisten bidaiak baimendu ditu Europar Batasunak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Egoera epidemiologikoa aintzat hartuta seguruak diren herrialdeen zerrenda eguneratu dute Batasuneko 27 herrialdeek. AEB ez ezik, Albania, Libano, Ipar Mazedonia, Serbia eta Taiwan ere gehitu dituzte.

Hegazkinak aireportuan. Artxiboko argazkia: EFE

Egoera epidemiologikoa aintzat hartuta seguruak diren herrialdeen zerrenda eguneratu du gaur Europar Batasunak. Horren arabera, Ameriketako Estatu Batuetako eta beste bost herrialdetako herritarrek (Albania, Libano, Ipar Mazedonia, Serbia eta Taiwan) aisiarako arrazoiak argudiatuta bidaiatu ahalko dute Europar Batasunera. Beraz, ez da funtsezko arrazoirik beharko bidaiatzeko.

Halaber, Macaotik eta Hong Kongetik ere bestelako arrazoirik gabe bidaiatuko ahalko dute Europara. Alderantziz, litekeena da baldintza berdinak ez izatea. Dena dela, elkarrekikotasun klausula ezabatzea erabaki dute Europar Batasuna osatzen duten 27 herrialdeek.

Europar Batasunak bi astetik behin eguneratzen du aipaturiko zerrenda, eta, lehen esandakoez gain, hauek dira bertan ageri direnak: Australia, Israel, Japonia, Zeelanda Berria, Ruanda, Hego Korea, Singapur eta Txina (azken hori elkarrekikotasun klausularen baitan).

Edonola ere, Europar Batasuneko herrialde bakoitzak koarentenak ezartzeko edo bestelako neurriak eskatzeko eskumena izango du.

Albisteak (1)