INDONESIA
Gutxienez zazpi pertsona hil dira Balin ferry bat iraulita
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Indonesiako larrialdi zerbitzuek 39 pertsona erreskatatu dituzte eta desagertuta jarraitzen duten 11 lagunen bila ari dira.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Balin, gutxienez zazpi pertsona hil dira ferry bat iraulita. Indonesiako larrialdi zerbitzuek 39 pertsona erreskatatu dituzte eta desagertuta dauden 11 lagunen bila ari dira.
Agintariek zabaldutako informazioaren arabera, ur korronte indartsuek eragin dute KM Yunice transbordadorea irauli eta hondoratzea. Ontzia Gilimanuk portura iristear zegoela gertatu da ezbeharra.
Itsasontzia Java uhartetik atera zen astearteko azken orduan, eta Bali uhartea zuen helmuga.
Larrialdi zerbitzuak desagertuta dauden pertsona horien bila ari dira.