Itxi

Muturreko tenperaturak

Ehunka pertsona hil dira Kanadan eta AEBn bero boladaren eraginez

Agentziak | EITB Media

Leer en Castellano

Ekainaren 25etik muturreko tenperaturak erregistratu dituzte Iparramerika mendebaldean, baina orain bero bolada erdialdean ere antzematen hasi dira. Suteak ere piztu dira han eta hemen.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Iragan ostiraletik ehunka pertsona hil dira Kanada eta Ameriketako Estatu Batuak astintzen ari den bero boladaren ondorioz. Azken balantze ofizialaren arabera, 75 pertsona hil dira Ameriketako Estatu Batuetan, gehienak 60 eta 100 urte bitartekoak. Kanadan, Columbia Britainiarrean, 486 lagun zendu dira ekainaren 25etik, data horietan hiltzen direnen hirukoitza. Beroa tarteko, dozenaka sute piztu dira han eta hemen. Mendebaldea atzean utzi ondoren, bero bolada bi herrialdeen barnealdera mugitzen ari da.

Columbia Britainiarrean (Kanada) eta Ameriketako Estatu Batuetako Washington eta Oregon estatuetan tenperaturaren beherakada antzematen hasi dira, eta orain bi herrialde horietako barnealdean dute jarrita arreta agintariek.

Kanadako Meteorologiako Zerbitzuak ohartarazi duenez, Alberta, Saskatchewan eta Manitoba probintzietako hainbat tokitan beroa nabaritzen ari dira. Kanadan inoiz neurtututako tenperaturarik altuena erregistratu zen asteartean Columbia Britainiarrean, Lytton udalerrian: 49,5 ºC.

AEBn beroak indarra galdu du azken orduetan, batez ere, Seattlen (Washington) eta Portlanden (Oregon). Hala ere, herrialdearen barnealdean ohi baino tenperatura altuagoak izaten jarraitzen dute, 37 ºC-tik gora. AEBko Meteorologia Zerbitzuan egindako iragarpenaren arabera, bero boladak igandera arte jarraituko du. Muturreko beroak Idahori eta Montanari ere eragingo die.

78 sute baino gehiago

Azken egunetako beroak suteak ere eragin ditu. Esaterako, atzo 78 baso-sute aktibo zeuden Columbia Britainiarrean.

Garren ondorioz hainbat komunitate jendez hustu behar izan dituzte, horien artean Lytton herria, asteartean 49,6 ºC harrapatu zituena. 

Albisteak (1)

Bideoak (1)