Kargatzen...
Itxi

Afganistan

Mikel Ayestaran EITBko berriemaileak Afganistanen sartzea lortu du

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Kabuletik informatzeko bisa duen berriemaile gutxietako bat da. Lehen konexioan, talibanek osatu berri duten gobernuari buruz eta hiriburuan topatutako giroari buruz hitz egin digu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Mikel Ayestaran kazetari eta EITBko berriemaileak Afganistanen sartzea lortu du eta handik arituko da datozen egunotan. Kabuletik informatzeko bisa duen berriemaile gutxietako bat da.

Une berezian sartu da Ayestaran herrialdera. Larunbatean 20 urte beteko dira irailaren 11ko atentatuak gertatu zirenetik, eta talibanek gobernua osatu berri dute.

Kabuletik egindako lehen konexioan, kazetariak azaldu du ez dela ezustekorik izan eta talibanen "alde gogorrenak" zuzenduko duela Emirerriko Gobernua, emakumerik eta talibana ez den inor gabe.

Bien bitartean, atzoko protesten ostean Kabuleko kaleetan "giro nahasia" dagoela kontatu du. Talibanek airera tiro eginez erantzun zioten emakumeek gidatutako martxari, baina agintariek ohartarazi dute halako martxak ezin direla "errepikatu", "legez kanpoko protestak" direlakoan.

Afganistango mugatik Kabulera egindako bidaian, itxuraz "erabateko normaltasuna" atzeman duela esan du Ayestaranek. Talibanek "segurtasun sentsazioa" bueltatu diote herrialdeari, eta errepideak seguruak dira.

"Gobernua aldatu da, baina bizia ez da gelditu; jendeak aurrera egin behar du, eta afganiarrek bai ala bai gerra atzean utzi nahi dute betiko", gaineratu du.

Albisteak (2)

Bideoak (1)