Itxi

Konstituzio berria

Siriak erreferendum konstituzionala deitu du otsailaren 26rako

Erredakzioa

Konstituzio berriaren zirriborroa amaituta dago eta alderdi aniztasuna eta presidenetaren agintaldia zazpi urtera mugatzea aurreikusten du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Bachar al Asad Siriako presidenteak Konstituzio berriari buruzko erreferenduma deitu du dekretu bidez otsailaren 26rako, telebista-kate ofizialak jakitera eman duenez.

Iragan otsailaren 7an amaitu zuten Konstituzio berriaren zirriborroa idazteko lana, eta Baaz alderdiaren monopolioa amaitzea eta alderdi aniztasunean oinarritutako sistema politikoa ezartzea aurreikusten du.

Era berean, hurrengo Konstituzioaren zirriborroak muga jartzen dio Errepublikako presidentearen agintaldiari, zazpi urtekoa hain zuzen ere, eta beste urte batez soilik luzatzeko aukera izango da.

Albisteak (3)

Bideoak (1)