Itxi

Migrazio krisia

Bruselak isun gehiago eskatu ditu Bielorrusiarentzat "pertsona migratzaileak erabiltzeagatik"

Agentziak | EITB MEDIA

Leer en Castellano

"Biziak arriskuan jartzeari uzteko" galdegin dio Von der Leyenek Lukashenkoren gobernuari. Milaka lagun bildu dira mugan, Bielorrusiako agintariek bultzatuta, Europara igarotzeko asmoz.

Von der Leyen, Glasgown egindako agerraldietako batean. Argazkia: EFE

Bielorrusiaren kontrako isun gehiago onartzeko deia egin die Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak Europar Batasuneko (EB) herrialdeei. Migrazioa 26en kontra aritzeko arma politiko gisa erabiltzea leporatu dio Bruselak Minski.

"Deia egin nahi diet estatu kideei Bielorrusiako agintarien kontrako isun gehiago onar ditzaten, migratzaileen kontrako eraso hibrido honengatik", azpimarratu du agerraldi batean.

Von der Leyenen hitzetan, "Bielorrusiak ulertu behar du migratzaileak zinikoki erabilita ez duela lortuko Europar Batasuna presionatzea".

"Pertsona migratzaileak helburu politikoekin erabiltzea onartezina da (..) Bielorrusiak biziak arriskuan jartzeari utzi behar dio", nabarmendu du Europako gobernuburuak.

Azaldu duenez, Bielorrusiarekin muga egiten duten herrialdeetako (Polonia, Lituania eta Letonia) lehen ministroekin hitz egin du "krisi horretan laguntzeko EBk hartu ahal dituen neurrien inguruan".

Halaber, Batzordeak NBErekin eta bere agentziekin aztertuko du auzia krisi humanitarioa saihesten saiatzeko, eta Bielorrusiako mugan pilatuta dauden milaka pertsonek euren jatorrira modu seguruan bueltatzeko modua izan dezaten.

Albisteak (2)