Itxi

Migrazio krisia

Zigorrak ezartzen badizkiote, Europar Batasuna gasez hornitzeari utziko diola ohartarazi du Bielorrusiak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

"Europaren berogailua gara eta, hala ere, mugak itxi nahi dizkigute. Eta guk gasbidea ixten badugu?", galdetu du Alexander Lukashenko presidente bielorrusiarrak.

Alexei Lukashenko Bielorrusiako presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

Europar Batasunak (EB) zigor gehiago ezartzen badizkio, EBko herrialdeetara gasa eramaten duen hodia itxi egingo duela iragarri du Bielorrusiak.

"Europaren berogailua gara eta, hala ere, mugak itxi nahi dizkigute. Eta guk gasbidea ixten badugu?", galdetu du Alexander Lukashenko presidente bielorrusiarrak.

"Ezer esan aurretik gauzak ondo pentsatzeko" eskatu die Poloniako eta gainerako herrialdeetako agintariei.

"Bosgarren aldia da isunak ezarri nahi dizkigutela. Horrekin beldurrarazi nahi gaituzte. Baina Europan denek jakin behar dute, gu berriro zigortuz gero, erantzun egingo dugula", adierazi du.

Horrez gain, Lukashenkok azpimarratu du NATOren eta Poloniako Armadaren tropak zabaldu direla Bielorrusiako mugan. 15.000 soldadu inguru daudela zehaztu du eta militar horien mugimendua kontrolatzeko eskatu du.

Ildo berean, operazio militar horri buruz inolako jakinarazpenik helarazi ez diotela kritikatu du.

Bestalde, mugan dauden migratzaileei ematen zaien laguntza zorrotz kontrolatzeko eskatu du, "zenbait kanpamendutan armak eta munizioa sartzen saiatu direlako, gatazka bat probokatzeko asmoz", erantsi du.  

 

 

Albisteak (4)