Itxi

Koronabirusa

Covid-19ari aurre egiteko neurriak Belgikan: telelana derrigorrezkoa eta hirugarren dosia herritar guztientzat

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Pandemiaren hedapena gelditzeko asmoz, Belgikan telelana derrigorrezkoa izango da astean lau egunetan eta herritar guztiei jarriko zaie errefortzurako dosia.

Alexander de Croo lehen ministro belgikarra. Argazkia: EFE

Belgikako Gobernuak neurri berriak ezarriko ditu covid-19aren beste olatu bat saihesteko asmoz. Oraingoz, ez dute sektorerik itxiko edo konfinamendurik aginduko, baina telelana derrigorrezkoa izango da astean lau egunetan eta musukoa erabiltzea ezinbestekoa izango da berriro ere.  

Halaber, covid-19aren aurkako txertoaren errefortzurako dosia herritar guztiei emango zaie. Datozen asteetan zehaztuko dute kanpaina noiz hasiko den.

"Irekierari eutsi nahi diogu, baina segurtasun neurriak zorroztuz", adierazi du Alexander de Croo Belgikako lehen ministroak.

"Erabaki hauek hartzea ez da erraza izan, etsigarria da berriro murrizketak ezartzea, baina hori da egin dezakegun gutxiengoa", esan du Frank Vandenbroucke Osasun ministroak.

Horrez gain, kutsatzeen kopuruaren gorakada etengabea izaten ari dela eta, "txertatutako pertsonak ere badaude ospitaleetan", ohartarazi du.  

 

Albisteak (2)