Kargatzen...
Itxi

Gertakaria

Frantziako bi militar tiroz hil dituzte estatuaren hegoaldean

Erredakzioa

Dirudienez, Montabaubanen, herrialdearen hegoaldean, zihoan motorzale batek tirokatu egin ditu, eta, horren ostean, ihes egin du.

Gertakizunak izan diren lekua. EFE

Frantziako bi militar hil dira motorrean zihoan pertsona batek tiro eginda, ostegun honetan, Montabaunen, herrialdearen hegoaldean, horren ostean ihes egin du gizonezkoak.

Gertaera arratsaldeko lehen orduan izan da merkataritza-gune batean; militarrak paraxutisten 17. errejimendukoak ziren, eta euren kuarteletik gertu izan dira gertakizunak.

Frantziako Defentsa Ministerioak nota batean azaldu duenez, justiziak "ekintza kriminal" hau lehenbailehen argitzea espero du.