Itxi

Koronabirusa

Herbehereek konfinamendu zorrotza ezarriko dute urtarrilaren 14a arte

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

Oinarrizkoak ez diren jarduera guztiak geratuko dira bertan behera, baina baita eskola eta unibertsitateak ere, omikron aldaerari aurre egiteko asmoarekin.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Herbehereetako Gobernuak konfinamendu zorrotza ezartzea erabaki du gaur egindako premiazko bilera batean, koronabirusaren omikron aldaerari aurre egite aldera. Igandean sartuko da indarrean konfinamendua, urtarrilaren 14ra arte, eta bertan behera geratuko dira oinarrizkoak ez diren jarduera guztiak ez ezik, baita eskolak eta unibertsitateak ere.

Hagan egindako agerraldi batean, Mark Rutte jarduneko lehen ministroak esan du ezinbesteko dendak (supermerkatuak, farmaziak, gasolindegiak eta zerbitzu minimoak) egongo direla irekita, baina gainerako guztiek ateak itxi beharko dituztela lau astez (dendak, jatetxeak, zinemak, antzokiak, gimnasioak…).

Gainera, bizikideak ez diren bi pertsona elkartu ahal izango dira gehienez etxetik kanpo, eta etxeetan, asko jota bi pertsonako bisitak jaso ahal izango dira etxean, Gabon gau eta Eguberri egunean izan ezik, orduan lau onartuko baitira. Urtezahar egunean, berriz, ez dago salbuespenik.

Albisteak (3)

Bideoak (1)