Itxi

Koronabirusa

Txertoaren laugarren dosia jasoko dute Israelen 60 urtetik gorakoek eta osasun langileek

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Gainera, Bennettek iragarri du negatibo diren 5 urtetik gorako kontaktu estuek ez dutela berrogeialdirik egin beharko, baldin eta txertoa jaso badute. Kontrara, txertorik hartu ez dutenek zazpi eguneko berrogeialdia bete beharko dute, negatibo izanda ere.

Gizon bat covid-19aren aurkako txertoa jasotzen. AFP

Naftali Bennett Israelgo lehen ministroak iragarri du oniritzia eman diotela covid-19aren aurkako txertoaren laugarren dosiari, 60 urtetik gorakoen eta osasun langileen kasuetan.

"Txertoa jarrita dutenek askoz babes handiagoa dute gaixotasun larri baten aurrean", baieztatu du Bennettek prentsaurrekoan, Yedioth Aharonoth egunkari israledarrak aurreratu duenez.

Gainera, Bennettek iragarri du negatibo diren 5 urtetik gorako kontaktu estuek ez dutela berrogeialdirik egin beharko, baldin eta txertoa jaso badute. Kontrara, txertorik hartu ez dutenek zazpi eguneko berrogeialdia bete beharko dute, negatibo izanda ere.

Halaber, ohartarazi du egungo olatua egunean 50.000 kasuko langa gainditzeko bidean dagoela.

Bidaiatzeko orduan hartutako murrizketei dagokienez, adierazi du aurki arinduko dituztela. "Duela bost aste hegaldiak bertan behera utzi nituen, baina litekeena da datozen asteetan neurria indargabetzea", azaldu du. "Arrazoia sinplea da: Israelen milaka kasu daude, beraz, atzerritik iritsitako bidaiarien 50 kutsatze berri gehitzeak ez du aparteko garrantzirik", zehaztu du.

Albisteak (3)