KORONABIRUSA
Covid-19aren aldaera berri bat hauteman du Frantziak
AGENTZIAK | EITB Media
Koronabirusaren IHU aldaerak 46 mutazio ditu, omikronek baino gehiago. Munduko Osasun Erakundearen arabera, IHU "aldaera interesagarri bat da", baina "ez kezkagarria".
Your browser doesn’t support HTML5 video
Marseillako Unibertsitate Ospitaleko Institutuak koronabirusaren aldaera berri bat identifikatu du: IHU. Guztira, 46 mutazio ditu, omikronek baino gehiago. Kongoko Errepublikan irailean hautemandako beste aldaera batetik eratorritakoa da.
Orain arte ez da publiko egin, nahiz eta Marseillako Unibertsitate Ospitaleko Institutuak aldaera berria duela hilabete inguru hauteman zuen.
Gaur-gaurkoz dozekana kasu zenbatu dituzte Frantzian.
Munduko Osasun Erakundearen arabera, IHU "aldaera interesagarri bat da", baina "ez kezkagarria".