Itxi

KRISIA UKRAINAN

Ukrainatik irteteko gomendatu die Joe Bidenek herrialdean dauden estatubatuarrei

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

"Munduko armadarik handienetako batekin ari gara borrokan. Gauzak azkar zaildu daitezke", ohartarazi die presidente estatubatuarrak Europako herrialdean bizi diren herrikideei.

Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

Joe Biden Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak Ukrainatik "orain" ateratzea gomendatu die herrialdean bizi diren estatubatuarrei, Mendebaldea eta Errusiaren artean Ukrainan tentsioa gora egiten ari delako.

"Estatubatuarrek orain alde egin behar dute. Munduko armadarik handienetako batekin ari gara borrokan. Gauzak azkar zaildu daitezke ", ohartarazi du.

NBC telebista katean egindako elkarrizketa batean, Joe Bidenek baztertu egin du Errusiak Ukraina inbadituko balu bertatik herritarrak aterarazteko tropak bidaltzea "mundu gerra" hasiko litzatekeela iritzita. "Nola egingo genuke? Nola aurkituko genituzke?", gehitu du.

AEBko estatu departamentuak emandako datuen arabera, urrian 6.500 estatubatuar zeuden Ukrainan.

Albisteak (2)