Lurrikara
6,8 graduko lurrikara izan da Guatemalan
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Beste bi lurrikara txikiago ere izan dira, 5 eta 4,8 gradukoak. Lur mugimenduak kalte materialak eragin ditu, baina ez da zauriturik eta hildakorik egon.
6,8 graduko lurrikara batek izua eragin du goizaldean Guatemalako herritarren artean, baina, kalte materialak eragin baditu ere, ez da inor hil, ezta zauritu ere.
01:12an gertatu da lurrikara (07:12 GMT), eta Guatemala osoan sentitu dute.
Ozeano Pazifikoan izan du epizentroa.
Beste bi lurrikara txikiago ere izan dira, 5 eta 4,8 gradukoak. Dardarak kalte materialak eragin ditu, baina, esan bezala, ez du ez zauriturik ez hildakorik eragin.