Itxi

Ukrainak Errusiari eraso

Zelenskik herritarren mobilizazio orokorra dekretatu du

O.P. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Ukrainako presidenteak Armadan zerbitzatzeko adinean dauden pertsona guztiak mobilizatzeko dei egin du, ostegunean Errusiak herrialdearen aurka abiatutako gerrari erantzuteko.

Ukrainar Armadako soldaduak. Artxiboko irudia; EFE

Ukrainako presidente Volodímir Zelenskik adinean dauden pertsona guztiek Armadara mobilizatzeko dekretua sinatu du, joan den ostegunean Errusiak herrialdearen aurka abiatutako gerrari erantzuteko. 

"Dekretatzen du: mobilizazio orokorra iragarri eta gauzatzea",  dio Ukrainako Presidentearen Bulegoaren webgunean argitaratutako testuak; dagoeneko Rada Gorena edo Parlamentuaren galbahea pasea zuen testuak.

Dekretuak aurreikusten duenez, mobilizazioa gehienez ere 90 egunen buruan gauzatuko da Ukrainako 25 lurraldetan.

Zelenskik ostegunean ezarri zuen gerra-legea; dena, Errusiak Ukrainaren aurka hegal ugaritatik (iparekoa, ekialdekoa eta hehoaldekoa) egindako erasoari aurre egiteko helburuz.

Ukrainako Osasun Ministerioak berri eman duenez, errusiar inbasioaren lehen egunean 137 pertsona ukrainar hil dituzte eta 316 zauritu.

Albisteak (4)