Itxi

Ukrainako gerra

Marian Elorza: "Zaila da Ukrainatik irten nahi duten euskaldunak handik ateratzea"

EITB Media

Leer en Castellano

Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak esan duenez, "badira Ukrainan herrialdetik irten nahi duten euskaldunak, baina beren hegaldiak bertan behera geratu dira".

Errusiaren operazio militarra Kieven. Argazkia: EFE

Marian Elorza Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak Radio Euskadi eta Radio Vitoriako Ganbara saioan azaldu duenez, Ukrainan badira Exekutiboarekin harremanetan jarri diren euskal herritarrak, baina erreserbatuta zituzten hegaldiak bertan behera geratu dira. Espainiako Kanpo Arazoetako Ministerioarekin kontaktuan jarri dira, baina onartu duenez, "konponbidea zaila da".

Elorzak azaldu duenez, "Kievetik Poloniarako errepide bidezko konboi bat antolatzen saiatzen ari dira. Baina konboi hori antolatzea zaila da, horretarako jendea Kievera hurbildu behar baita, eta bonbardaketek joan-etorriak baldintzatzen dituzte".