Itxi

Ukrainako gerra

Zelenskik adierazi du ez duela onartuko Errusiaren "ultimatuma", eta elkarrizketarako deia egin du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Errusiako Gobernuak iragarri du Ukrainan su-etena ezarriko lukeela, Ukrainak Donetsken eta Luhansken independentzia aitortzen badu eta Krimea lurralde errusiarra dela onartzen badu.

Volodimir Zelenski. Artxiboko argazkia: EFE

Errusiako Gobernuak balizko su-eten baterako baldintzak ezarri ditu astelehen honetan: Ukrainako Gobernuak Donetskeko eta Luhanskeko hiri errepubliken independentzia aitortzea eta Krimea lurralde errusiarra dela onartzea.

Iragarpena Dimitry Peskov Kremlineko bozeramaileak egin du arratsaldean, eta ordu batzuk geroago, Volodimir Zelenskik eskaintza hori baztertu du, "ultimatuma" dela salatuta, eta gatazka elkarrizketaren bidez konpontzeko deia egin dio Vladimir Putini.   

"Hori beste ultimatum bat da eta ez gaude ultimatumetarako", adierazi du Zelenskik ACB telebista estatubatuarrean.

"Putinek elkarrizketaren bideari heldu behar dio, oxigenorik gabeko burbuila informatibo batean bizi beharrean", azpimarratu du.

"Burbuila batean sartuta dago informazioa jasotzen eta ez dakigu ematen dioten informazioa benetakoa den", erantsi du Zelenskik.

Balizko su-etenerako proposamena iritsi den egun berean, Errusiako eta Ukrainako talde negoziatzaileek hirugarren bilera egin dute Bielorrusian, baina ez da aurrerapen nabarmenik izan.