Itxi

Ukrainako gerra

Errusiak errefusatu egin du su-eten humanitarioa negoziatzea

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Errusiako eta Kieveko Atzerri ministroek bilera egin dute ostegun honetan, Turkian, baina ez dute aurrerapausorik eman negoziazioan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aurrerapausorik gabe bukatu da Ukrainak eta Errusiak Turkian izan duten bilera. Alde batetik, ez dute Mariupol hiria husteko korridore humanitariorik adostu. Bestetik, Ukrainak ez du su-etenik lortu, herrialde horretako Atzerri ministro Dmytro Kulevak iragarri duenez.

"Helburu humanitario batekin etorri naiz. Mariupoletik irten nahi duen jendearentzat pasabide bat zabaltzea zen nire asmoa, baina, zoritxarrez, Lavrov ministroak ez du horretarako konpromisorik hartu nahi izan", esan du komunikabideen aurrean egindako agerraldi laburrean.

Ministroak adierazi du bilera "erraza, baina aldi berean zaila" izan dela, "Lavrovek ohiko diskurtsoari heldu diolako".

"Mariupolen bizi dute orain egoerarik latzena, airez bonbardatzen ari direlako. Korridore humanitario bat lortu nahi nuen han, zibilak hiritik atera eta laguntza bideratu ahal izateko", zehaztu du Kulevak.

Dmytro Kuleva

Horrez gain, 24 orduko su-etenaz hitz egin dugu, asmo izanik premiazko afera humanitarioei konponbide bat ematea. Ez dugu ezer lortu, "dirudienez Errusian beste pertsona batzuek hartzen dituztelako horren gaineko erabakiak", nabarmendu du.

"Atzerri ministro bi elkartzen direnean, negoziatzeko ardura dutela iruditzen zait, eta ni neu prest nago aurrerapausoak emateko, behingoz zibilen sufrimenduarekin amaitzeko, eta Errusiako indarrek hartutako tokietatik ihes egiteko aukera izan dezaten", bukatu du Kulevak.

Lavrov: "Putin prest dago Zelenskirekin batzeko"

Beste alde batetik, Errusiako Atzerri ministro Sergeui Lavrovek ziurtatu du Valdimir Putin prest dagoela Ukrainako presidente Volodimir Zelenskirekin biltzeko, betiere, akordioak bilatzeko baldin bada.

Nolanahi ere, prentsaurrekoan, Lavrovek baieztatu du bilerak "balio erantsia" emango badu soilik batzartuko dela.

Sergeui Lavrov

Lavrovek etorkizunean Mendebaldeko herrialdeenganako ezein mendekotasun baztertu du, berriro traizioa jasoko dutelakoan.

Atzerri ministroak adierazpen horiek egin ditu Errusia eta Ukrainaren arteko elkarrizketak aurrera ateratzeko bide bakarra Bielorrusiako hitzorduak direla iritzita.

Agerraldian, aurre egin die bere herrialdeari ezarritako zigorrei eta AEBk inportazioak debekatzeko hartutako erabakiari. "Gure energia hornitzeko nahikoa merkatu dugu, eta beti izango dugu", azpimarratu du.

Bideoak (1)