Itxi

Ukrainako gerra

100.000 pertsona baldintza "penagarrietan" bizi dira Mariupolen

agentziak | eitb media

Leer en Castellano

121 adingabe hil eta 167 zauritu ditu Errusiak, otsailaren 24az geroztik.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ukrainako gerraren hogeita zortzigarren egunean, krisi humanitarioa nabarmena da Mariupolen, non 100.000 pertsona baldintza "penagarrietan" bizi diren, Volodimir Zelenski presidentearen hitzetan.

Asteazken honetan zabaldutako bideo batean Mariupoleko (herrialdearen hegoaldean) egoeran jarri du arreta, batez ere. Han, 100.000 lagun daude oraindik ere, "baldintza latzetan, blokeatuta, janaririk, urik eta botikarik gabe, eta bonbardaketei aurre egin ezinik".

Zelenskik azaldu du pasabide humanitarioak antolatzen ahalegindu direla, baina errusiarrek saiakera gehienak "zapuztu" dituztela, bonbardaketen eta hirian bertan eragindako beldurraren bidez.

121 hau hil dira

Jadanik 121 adingabe hil ditu Errusiak Ukrainan, eta 167 zauritu, Ukrinfom albiste agentzia ukrainarrak emandako datuen arabera.

Putin, herrialde "etsaien" aurka

Errusiako presidente Vladimir Putinek adierazi du ez dituela onartuko dolarrekin eta euroekin egindako gas ordainketak, alegia, "etsai dituen herrialdeek", tartean Europar Batasunekoak, errubloekin soilik ordaindu ahalko dituztela hornigaiak.

Iragan martxoaren 8an herrialde horien zerrenda egin zuen Errusiako Gobernuak: AEB, Kanada, Erresuma Batua, Ukraina, Montenegro, Suitza, Albania, Andorra, Islandia, Liechtenstein, Monako, San Marino, Ipar Mazedonia, Japonia, Hego Korea, Australia, Mikronesia, Zeelanda Berria, Singapur eta Taiwan.

Poloniak Errusiako diplomazialari kanporatu ditu

Bestalde, 45 diplomazialari Errusiatik kanporatzea agindu du Poloniak, espioitzan zihardutela arrazoituta. Operazio horren baitan atxilotu dute ustez Errusiako Inteligentzia zerbitzuetan lanean ari zen poloniar bat ere.

Segurtasun Nazionaleko Departamentuko zuzendari Stanislaw Zarynek hedabideen aurrean azaldu du Barne Segurtasuneko Agentziak egindako espioien zerrendako pertsonak berehala kanporatzea eskatu diola Atzerri Ministeriorai.

Bielorrusiak ere iragarri du Minsken akreditatutako diplomazialari ukrainarren batzuk bota dituela, eta Brest hirian Ukrainako Kontsulatu Nagusia itxi dutela.

Txernobylgo laborategi bat suntsitzea leporatu dio Ukrainak Errusiari

Baztertutako Eremuak Kudeatzeko Ukrainako Estatu Agentziak salatu duenez, tropa errusiarrek hondakin erradioaktiboak kudeatzeko laborategi bat suntsitu dute Txernobylgo zentral nuklearrean.

Albisteak (1)

Bideoak (1)