Mendebaldeko Sahara
INFOGRAFIA: Zer gertatzen ari da Mendebaldeko Saharan?
Mikel Dominguez | EITB Media
Espainiako Gobernuak, lehendabiziko aldiz Historian, Marokorekin lerrokatu da Mendebaldeko Sahararen auziaz. Zergatik da garrantzitsua aldaketa? Hona hemen lau hamarkada baino gehiagoko deskolonizazio prozesu baten historia.
1976an, Mendebaldeko Saharan abian zegoen deskolonizazio prozesua eten egin zen, Espainiak lurraldetik alde egin zuelako eta Maroko sartu zelako. Nazio Batuen Erakundeak argi hitz egin du: deskolonizazio prozesua burutzeko, erreferenduma egin behar da garai batean Espainiarena zen probintziaren lurraldean. Baina Marokok kontrolpean du herrialdea, eta ez du inoiz gauzatu. Hona hemen lau hamarkada baino gehiagoko deskolonizazio prozesu baten historia.