ukrainako gerra
Bi hilabete bete dira Errusiak Ukrainan inbasioa hasi zuenetik, Donbass "askatzea" helburu
agentziak | eitb media
NBEren arabera, erasoak 2.200 hildako eta 5 milioi iheslari eragin ditu, unera arte.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Gutxienez 2.200 hildako zibilekin eta 5 milioi errefuxiaturekin (NBEren arabera), bi hilabete bete dira Ukrainan gerra hasi zenetik. Orain, bigarren fasearen garapena izaten ari da, herrialdearen ekialdeko Donbass eskualdea "erabat askatzeko", Kremlinak adierazi duenez.
Mariupol hiri estrategikoa, Azov itsaso parean, da ukrainar erresistentziaren azken gotorlekua, eta Errusiaren helburu nagusietako bat izan da gerra hasi zenetik. Izan ere, Donbass eskualdea erabat menperatzea da asmoa, eta 2014an anexionatutako Krimearaino korridore bat eratzea ekialdean.
Erasoa hasi zenetik, tropa errusiarrek ekialdetik egin dute aurrera, Kharkiv Ukrainako bigarren hiri handienetik eta Mariupoletik. Hala, indar ukrainarrak inguratu nahi izan dituzte, Odesa hirira hedatzeko; Errusiaren portu gutiziatuenetako batera.
Mariupolen inguruko hizketak
Mijailo Podolyak ukrainar Presidentetzako aholkulariak Mariupoli buruzko elkarrizketa erronda proposatu dio Errusiari igande honetan. Era berean, salatu du Pazko ortodoxoan ere tropa errusiarrek Azovstal altzairutegia bonbardatu dutela, Ukrainako hego ekialdeko hiri horretan gelditzen den erresistentzia nukleo bakarra.
Twitterren zabaldutako mezu batean, ordezkaritza negozatzaileko kide den Podolyakek haren "izen onaren hondarretan" pentsatzeko iradoki dio Errusiari.
(2/2) RF should think about the remnants of its reputation. For this, 3 “Mariupol steps” are needed.
— ¿¿¿¿¿¿¿ ¿¿¿¿¿¿¿ (@Podolyak_M) April 24, 2022
1. Announce a real Easter truce in Mariupol.
2. Immediate humanitarian corridor for civilians.
3. Agree to a “special round of negotiations” so that we take/exchange our military.
"Hiru pauso besterik ez dira behar horretarako: Pazko garaian benetako su-etena deklaratzea Mariupolen gain, zibilentzako korridore humanitario bat berehala ezartzea eta "negoziazio erronda berezi" bat hitzartzea, soldaduak jaso/trukatu ditzagun", laburtu du.
Gainera, Azovstal altzairutegiaren aurkako bonbardaketak salatu ditu. Zibilak eta soldaduak daude bertan babestuta.
Vladimir Putin Errusiako presidenteak bertan behera utzi zuen ostegunean lantegi metalurgiko gotortuaren aurkako erasoa soldadu errusiarren biziak salbatzeko, baina blokeatzeko agindua eman zuen, "euli bat ere" igaro ez zedin.