Bilera
Frantzia Intsumisoak eta Alderdi Sozialistak negoziatzen jarraituko dute legegileei begira
eitb media
Gaurko bileraren ostean, gainditu ezin diren oztoporik ez dutela aurkitu esan dute, beraz, negoziatzen jarraituko dute.
Frantzia Intsumisoa alderdiak eta Alderdi Sozialistak negoziatzen jarraituko dute hauteskunde legegileei begira, gaurko bileran ostean adierazi dutenez.
Hala, gainditu ezinezko oztoporik ikusi ez dutela esan dute, beraz, aurrera doaz aipatutako negoziazioa.
Emmanuel Macron presidente frantziarra, bere aldetik, Paris iparraldeko auzo batean agertu da gaur, dagoeneko kanpainan sartuta, eta Presidentetza Hauteskundeak irabazi zituenetik lehen agerraldi publikoan.
Jendez inguratuta ibili da Macron auzoan zehar, baina baten batek tomate bat ere jaurti dio, jo ez badu ere.
Batzar Nazionalerako hauteskundeak ekainaren 12an eta 19an egingo dira, eta horiek zehaztuko dute Gobernuak erreformak egiteko izango duen tartea.
Balizko aliantzak
Julien Odoul Le Penen alderdiko bozeramaileak uste du batasun nazionala, legegileei eta aro berri honi begira, buruzagi ultraeskuindarraren eta haren alderdiaren inguruan izango dela, "oposizioko alderdi nagusia" baita.
Bestalde, Jean-Luc Mélenchon Ezkerreko Alderdiko burua, botoen % 21,95 jasota apirilaren 10eko lehen txandan hirugarren geratu zena, ekologistekin, komunistekin eta antikapitalistekin batera koalizio parlamentario bat osatzeko mugitzen hasi da jada.
Kontserbadoreek, berriz, lehen itzulian botoen % 4,78 lortu ondoren, konfiantza dute nazio-mailan ezartzeko, 2027ra arte indarrak orekatzeko.