Itxi

UKRAINAKO GERRA

Ukraina herrialde neutrala izatearen truke "Donbass eta lurralde okupatuak askatzea" eskatu du Zelenskik

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Gainera, "etorkizunean antzeko erasorik ez jasateko segurtasun bermeak" eskatu dizkio Errusiari.

Volodimir Zelenski. Artxiboko argazkia: EFE

Errusiak Ukraina herrialde neutrala izatea eskatu du, eta hori onartzeko prest dago Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea, hori bai, baldintza jarri du: "Donbass eta lurralde okupatuak, tartean Krimeako penintsula, askatzea" (2014tik Errusiara anexionatua).

Al Arabiya Saudi Arabiako telebista kateari bart eskainitako elkarrizketa batean adierazi duenez, "errusiarrek neutraltasuna eskatzen digute; guretzat garrantzitsuena Donbass eta behin behinean okupatutako lurralde guztiak, tartean Krimeako penintsula, askatzea da".

Era berean, bestelako bermeak eskatu ditu "etorkizuneko erasoen edota armamentuaren ingurukoak".

Dena dela, edozein erabaki "herritar guztiek parte hartuko duen erreferendum bidez" hartuko dutela nabarmendu du.