Itxi

Gerra Ukrainan

Indarrez ezarritako muga-aldaketarik ez duela onartuko ohartarazi dio G7ak Errusiari

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

"Erasoaren bitartez Errusia ezartzen saiatzen ari den balizko muga-aldaketarik ez dugu inoiz aitortuko", esan du G7ak Berlinen izandako bileraren ostean.

G7aren irudia, Berlinen bilduta. Argazkia: EFE

Ukrainari egindako inbasioaren bidez, Errusiak indarrez ezarri nahi duen muga-aldaketarik ez dutela onartuko ohartarazi dute larunbat honetan G7ko Atzerri ministroek, Berlinen izandako bileraren ostean. "Erasoaren bitartez Errusia ezartzen saiatzen ari den balizko muga-aldaketarik ez dugu inoiz aitortuko", esan du G7k ohar baten bidez.

Batzarraren amaieran Annalena Baerbock Alemaniako ministroa zentzu berean mintzatu da. "Errusiak gerrarekin lortu nahi duen muga-aldaketa ez da inoiz onartuta izango", zehaztu du. "Egindakoak nahiz egingo ez dugunak etorkizunean gure harremanak baldintzatuko dute", gaineratu du.

Munduko herrialde industrializatuenak biltzen dituen foro informala da G7a, hala nola, Alemania, Kanada, AEB, Frantzia, Italia, Japonia eta Erresuma Batua.

Albisteak (3)