UKRAINAKO GERRA
264 soldadu ukrainar ebakuatu dituzte Azovstal altzairutegitik, Mariupolen
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Larri zauritutako 53 militar Novoazovsk udalerriko osasun zentro batera eraman dituzte eta 211, ostera, Olevnikara. Bestalde, altzairutegian gotortuta jarraitzen duten pertsonak ateratzeko operatiboak jarraitu egiten du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Ukrainak Mariupoleko Azovstal altzairutegiko 264 soldaduen askapenaren berri eman du. 53 militar larri zauritu eraman dituzte Errusiaren kontrolpean dagoen Novoazovskeko osasun-zentro batera, Mariupoldik 30 kilometrora, eta beste 211 "defendatzaile" Olenivkara (Donetsk eskualdea) eraman dituzte, Ukrainako Indar Armatuen Estatu Nagusiaren arabera. Oraindik Azovstalen dauden "defendatzaileei" dagokienez, Ukrainak adierazi du operatiboak aurrera jarraitzen duela. Bestalde, altzairutegian gotortuta jarraitzen duten pertsonak ateratzeko operatiboak jarraitu egiten du.
Armada ukrainarrak azaldu duenez, ebakuatutako militarrak ez dira Azov batailoi paramilitarreko kideak, baizik eta "Ukrainako Guardia Nazionaleko 12. brigadakoak, Itsas Armadako 36. brigadakoak, mugazainak, Poliziako ofizialak, boluntarioak eta Mariupol hiriko lurralde defentsakoak".
Errusiak su-etena iragarri zuen atzo Azovstal altzairutegiaren inguruan, Mariupolen, zauritutako militar ukrainarrak ebakuatzeko.
Errusiako agintariek "Ukrainako tropen ordezkariekin" akordioa lortu ostean ireki dute korridore humanitarioa, Defentsa Ministerioak ohar batean azaldu duenez. Trukean Ukrainak bahituta dituen soldadu errusiarrak aske uztea adostu dute.
Bart iluntzeko hitzaldian, Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak esan du lehentasuna Mariupolgo militarrak onik ateratzea dela. "Ukrainak heroiak bizirik behar ditu", azpimarratu du.