Itxi

Marmolada

Zazpira igo da Alpeetako Marmolada glaziarrean hildako mendizaleen kopurua

agentziak | Eitb media

Leer en Castellano

Gainera, 10-15 bat pertsonak desagertuta jarraitzen dute. Agintarien ustean, agian ezingo dituzte biktima guztiak identifikatu, eroritako izotz eta harriek zauri handiak eragin baitituzte hilotzetan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Zazpi mendizaleren gorpuak topatu dituzte dagoeneko, Marmolada glaziarrean, Italiako Alpeetan, igandean izotz zati handi bat erori eta bertan harrapatu ostean. 

Larrialdietako zerbitzuek gau osoa eman dute lanean, desagertuta jarraitzen duten 10-15 bat pertsona topatzeko lanetan.

Bilaketa taldeek kamera termikoak dituzten droneak erabili dituzte bilaketan, desagertuak topatzen saiatzeko, familiak Dolomitetan zain dauden bitartean. 

Ikertzaileek uste dute serac (glaziar baten barruan dagoen izotz blokea) bat erori zela, eta horrek bidean topatu zuen guztia aurretik eraman zuela, baita mendizale taldeak ere. Agintarien iritzian, agian ezingo dituzte biktima guztiak identifikatu, eroritako izotz eta harriek zauri handiak eragin baitituzte hilotzetan.

Inguruko udaletatik ezbeharra izan den lekura ez gerturatzeko agindua eman dute, bilaketa lanak bukatu eta segurtasuna berrezarri arte.

Bideoak (1)